PROPOSAMEN SOZIO-EKONOMIKOAREN AURKEZPENA: IRTENBIDEA BADAGO!
- Published on Ostirala, 01 Ekaina 2012 12:13
- tolosa
- 0 Comments

Bizi dugun egiturazko krisiaren aurrean, alternatiba integral bat osatzea ezinbesteko premia da gaur egungo egoera politikoan. Ezker Abertzaleak, Eusko Alkartasunak, Aralarrek eta Alternatibak, premia horri erantzun asmoz alegia, bestelako eredu sozio-ekonomikoaren bidean lehen urratsa ematea erabaki dugu, elkar harturik.Gure eskualdea, Tolosaldea, gogor astindu du krisiak. Bertako lehen sektorearen aurkako egiturazko neurriek, eskualdeko industriaren motore izan den papergintzaren gainbeherak, edota ohiko merkataritza ereduak jasandako erasoek, besteren artean, eskualdeko ekonomiaren desoreka eta ahultasuna eragin dute.Egoera honen aurrean, gure ehun produktiboan inbertituko duen eredua proposatzen dugu, horren motore sektore publikoa izan behar delarik. Inbertsioa ondasun eta zerbitzuen produkziora eta gure produkzio-sarearen garapen zein eraldaketara bideratuko da nagusiki. Halaber, gure ekonomiarentzat estrategikoak diren sektoreak babestuz, berrikuntza, dibertsifikazioa eta sektore arteko zein ingurumenarekiko oreka sustatzearen aldeko apustua egiten dugu.Honetaz guztiaz hitz egiteko eta eragile zein herritarren ekarpenak jasotzeko hitzaldia antolatu dugu, datorren asteartean, ekainak 5, 19:30etan, Tolosako Kultur etxean. Hizlariak Ainhoa Beola (Aralarko kidea) eta Hasier De los Rios (Eusko Alkartasunako kidea) izango dira. Lerro hauen bidez eskualdeko herritar guztiak gonbidatu nahi ditugu izaera irekia izango duen aipatu hitzaldira.
Tolosaldeko Alternatiba, Aralar, Eusko Alkartasuna eta Ezker Abertzalea.


Leave a Reply