Herri batzarra

Irailaren 21ean, udal gobernu berriak 100 egun betetzen dituela eta, Tolosako udalak herri batzarra antolatu du arratseko 20.00etan TOPICeko aretoan. Ekitaldi honen helburua orain artekoaren balantzea egitea da. Besteak beste, oraingo udal batzordeak aurrekoarengandik zer jaso duen, 100 egun hauetan zer egin duen, eta etorkizunera begira egiteko zer dagoen azaltzeko asmoa azaldu dute udaletik.
Herri batzar honetan batzorde ezberdinetako buruek eta alkateak berak hartuko dute parte, eta jendeak galderak egiteko aukera izango duela adierazi dute, hala nola kezka eta zalantzak aurkeztekoa.
Tolosako Bilduk, horrelako ekitaldiak positiboki baloratzen ditu, batez ere, udala herrira gerturatzeko aukera izateaz gain, partehartzearen alde asko esaten duelako. Beraz, herritarrak bertaratzera animatu nahi ditu, kezka eta zalantzak argitzera, baina batez ere, elkarlanean herriaren alde egitera.